XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zuhaitz lumadunarena, berriz, utzi nire esku... eta irribarre adierazgarria egin zuen Faraonidesek, bere asmoen handinahia ezkutatzen zuena.

Eta esan eta egin, egun berean joan ziren Bideopiten bi zaintzaile zirkura, oso modu onean.

Leontxi eta Zotzen bila.

- Don Polikarpo Gogorzak don Meliton askatu nahi ote duen...

Baina aurretik zuekin hitz egin nahi luke esan zien zaintzaile haietako batek.

Eta zaintzaileek amaorde-semeak automobilean sartu, eta ordu erdi baino lehen, Bideopiten aurrera eraman zituzten.

- Argi eta garbi mintzatuko natzaizue esan zien Bideopitek.

- Ume-umetatik gustatu izan zaizkit ostrukak, kanguruak eta antzeko animaliak... eta zer esango dizuet, ba?

- Zuen kanguru horren mila balentria gogoangarriren berri izan dudala, eta zeharo apetatu naizela berarekin.

Beraz, don Meliton aske nahiko bazenute...

Leontxik begirada errukitsua luzatu zion Zotzi, eta honek, ahotsa dar-dar, esan zuen:

- Kangurua asko da niretzat, baina don Meliton gehiago...